top of page

EZAGUTU EKIMENA, ANIMATU ETA
PARTE HARTU

Adiarte familian aisialdirako gune bat da, non emozioa, jakin-mina, jolasa eta kultura uztartzen diren, familientzako esperientzia aberasgarri, alai eta esanguratsua sortzeko.

Ikaskuntza, heziketa emozionala eta gozamen partekatua sustatzen duen proposamena, haur eta familientzako jarduera kulturalen bidez.

Portadas_Educamos.jpg

`Osasuntsu hazten: nutrizioa, emozioa eta ongizatea haurtzaroan´ hitzaldi-solasaldia

Haur eta Familientzako Kultur Programa Marianistaren lehen edizioak amaiera emango dio ikasturte honi, elikaduraren bidez gure haurren ongizatea sustatzeko asmoz sortutako jarduera batekin.

 

Azken saio honetan, haurtzaroko nutrizio orekatuaz hitz egingo dugu, nola antolatu asteko menu osasungarriak eta errealistak batch cooking-ean oinarrituz, eta jateko uneak zaintzearen garrantziaz, lasaitasunerako, ikaskuntzarako eta familia-konexiorako espazio gisa. Higiene egokiaren garrantzia ere landuko dugu, txikitatik ohitura osasungarriak sortuz, osasuna eta autonomia hobetzeko. Lo egin aurreko errutinei ere tarte bat eskainiko diegu, txikienei egokitutako masaje txikiak eta yoga proposamenak txertatuz, erlaxazioa eta atseden suspergarria errazten dutenak.

👥 6 urtera arteko haurrak dituzten familiei zuzendua.
🗓️ Igandea, 2026ko martxoak 29.
🕚 11:00etatik 12:30etara.
📍 Marianistak. Haur Hezkuntzako eraikina (sarrera Koldo Mitxelena kaletik).
🗣️ Hizlariak: Anaïs Estrugo (erizaina), Itziar Gómez (nutrizionista) eta Siobhan Cowan (yoga irakaslea).
🎟️ Banakako sarrera: 3 € (gurasoak bakarrik)

kultura sortuz

IKASTETXEA HERRITARRENGANA HURBILDU NAHI DUGU KOMUNITATEA SORTZEKO. ESKOLA IREKIA GARELAKO. MARIAS GARELAKO.

Elkarrekin sormena, hausnarketa eta gozamena sustatzen duten hezkuntza-espazioak eta esperientziak partekatu nahi ditugu familian. Hezkuntza garatzeko gure 8 lerroetan oinarritzen gara hazkunde integrala bultzatzeko.

haur eta familientzako kultur jarduerak

Adierarte ikasleak, haien ingurune hurbila eta Gasteizko komunitate osoa aktiboki inplikatzeko sortu da. Hezkuntza-ikuspegi holistiko eta inklusiboa sustatzearen alde egiten dugu, komunitate osoaren parte-hartze aktiboa eta ongizatea bultzatzeko.

 

 

Ezagutu jardueren egutegi anitza, 2025-2026 ikasturteko bigarren hiruhilekora arte garatuko dena, datozen urteetan jarraipena bermatzeko asmoz.

recurso_landing_dos_edited.jpg

PROGRAMAZIOA

Programación_web_dos.png
faldón_web_dos.jpg
bottom of page