top of page
casita_negativo1tinta%20gris_edited.png

Prozesua haur hezkuntzan euskaran murgilduz hasten da. Euskara erabiltzen da jolasteko, komunikatzeko eta ezagutzak garatzeko hizkuntza gisa, eta horrela, benetako elebitasunaren oinarria ezartzen da.

 

Lehen urte horietako helburua da euskarazko komunikazio konpetentzia eta konpetentzia akademikoa ziurtatzea.

 

Hizkuntza guztiak elkarren artean laguntzen diren ikuspegi integratzailearen alde egiten dugu. Gaztelanian eta euskaran barneratutakoak lagundu egiten dio gainerako hizkuntzak eraikitzeko prozesuari.

 

Ingelesarekin hiru urtetik aurrera ezartzen da komunikazio harremana, eta lehen hezkuntzako bigarren zikloan irekitzen da hizkuntzen aukera, ezagutzak eta konpetentziak hiru hizkuntzen bidez ikasteko: euskara, ingelesa eta gaztelania.

.

​

PL_primaria.jpg

Primaria

PL_eso.jpg

ESO

Bigarren hezkuntzako lehenengo mailatik aurrera, beste atzerriko hizkuntza bat sartzen da, eta frantsesa, alemana edo txinera aukera daitezke.

 

Bigarren hezkuntzan (B eredua) eta batxilergoan (D eredua) euskarazko hizkuntza akreditazioa (B1 eta B2) automatikoki lortzea bermatzeko xedearekin antolatzen dira irakasgaiak, irakasgaien % 50 hizkuntza horretan eginda.

 

Hizkuntza guztien erabilera naturalerako testuinguruak errazten ditugu barnetegietan egonaldiak eginez eta truke eta bidaia linguistiko-kulturalen bidez: Ingalaterra, Frantzia, Alemania, Polonia eta Txina.

 

Curriculumaz kanpoko eskaintza eta plangintza ditugu. CAMBRIDGE ERAKUNDEAREN AZTERKETAK EGITEKO ZENTROA gara eta gure ikasleak ingelesezko hizkuntza akreditazioa lortzeko prestatzen ditugu.

Hizkuntza proiektua

Hizkuntzak ikastean hizkuntza erreferenteak duen garrantzia dela eta, lau urtetatik batxilergora arte ingeleseko irakasle natiboak ditugu, eta elkarrizketa laguntzaile lanetan aritzen dira ikasle talde txikietan, arlo horretako irakasle titularrekin koordinatuta.

bottom of page