top of page
casita_negativo1tinta%20gris_edited.png
inf.jpg

  Haur hezkuntzako 2. zikloa  

Printzipio berberak proiektu berean. Haurrak bere ikaskuntzaren protagonista izaten jarraitzen du.
Bere banakotasunetik abiatzen gara, aniztasuna kontuan hartuz eta dituzten adimen anitzak indartuz. Haurren bigarren ziklo honetan proposamenak eta tailerrak egokitzen jarraitzen dugu, haurraren interesekin konektatzeko eta autonomia eta sormena bultzatzeko.

Giro erlaxatua eta lasaia sustatzen dugu, emozioak naturaltasunez adierazteko eta errespetuz erantzuteko.

Metodologiari jarraipena eman eta espazioak berritzen ditugu IZATEKO eta EGOTEKO eskola, eskola ENPATIKOA.

Haurrak protagonista

Hona hemen egiten ditugun hainbat jarduera

Gabonetako jaialdia

Inauteriak

San Blas

Santa Ageda

Prudentzio Deunaren erretreta

​Aitona-amonen eguna

Bisitaldiak museo eta antzokietara

Bisitaldia Floridako liburutegira

Ikasturte amaierako irteera naturaguneetara

Lan egiteko gure modua

IMG_1013.JPG

Etapako zuzendaria

forma de trabajar INFANTIL2

GURE LAN EGITEKO MODUA

Proiektu bidezko ikasketa

​

Ikasleen interesguneak hauteman eta indartzen ditugu, eta ezagutza berrietara hurbiltzen ditugu. Antolatzeko garaian, lankidetza erabiltzen dugu. Pentsatzeko trebetasunez baliatzen gara ikaskuntza egituratu eta arrazoitzeko.

MATEMATIKA MANIPULAGARRIA

​

Materiala hautatu eta prest uzten dugu haurrek manipulatu dezaten eta, hartara, ideiak eta kontzeptuak sor ditzaten beren hizkuntzan oinarrituta.

Irakurketa eta idazketa konstruktibista

​

Irakurtzen eta idazten ikastea erabilgarria eta beharrezkoa dela kontura daitezen nahi dugu; horregatik, proposatzen diren jarduera guztien xedea komunikatiboa da.

Oinarrizko konpetentziak

​

Norberaren alderdi psikologikoak aintzat hartzen ditugu, arazoak modu autonomoan konpontzeko aukera eskainita. Ahalmenak, abileziak, estrategiak, trebetasunak eta jarrerak.

Giroaren araberako metodologia​

 

Haurren bizitzako ikaskuntza prozesuetan ondoan egoten gara, ahalik eta hobekien laguntzearren, aukeratzeko askatasuna eta beren interesa izanik abiapuntu. Espazio seguruak, antolatuak eta erakargarriak eskaintzen dizkiegu, haurren garapen sozial, emozional eta intelektualeko premiei erantzunez.

Lotura emozional kontzientea​

 

Emozioak eta gatazkak egoki komunikatzen eta kudeatzen ikasten dugu, haurren autonomia eta autoestimua hobetuta ikasteko modu sinple, intuitibo eta mailakatuaren bitartez.

talleres INFANTIL 2

TAILERRAK

Antzerkia ingelesez

​

Ingelesa antzerkiaren bitartez eta antzerkian ikasteko helburua duen esperientzia

Liburutegia

​

Irakurketarako giro egokia duen toki berezi bat, modu ludikoan motibatzeko.

Familien tailerra​

 

Hiru hilean behin, landutako proiektuarekin lotura duten tailerretan parte hartzera gonbidatzen ditugu familiak

Sormena

​

Birziklatzeko materialarekin egiten den tailerra, haurren ahalmen sortzailea garatzen laguntzeko.

Harreman psikomotrizitatea

​

Psikomotrizitatea haurren hazkunderako lagungarria den hezkuntzako jardunbidea da, ekitearen plazeretik pentsatzeko plazerera doana (AUCOUTURIER ildoa).

SENSORIOMOTORRA

​

Hainbat jarduera egiten ditugu garapen motorraren fase guztiak behar bezala barneratzen laguntzeko

ROBOTIKA

​

Robotikako jarduerez baliatzen gara pentsamendu konputazionala, sormenezko pentsamendua eta espazioaren pertzepzioa lantzeko.

bottom of page