Pandemia garaiak gogoratu digu pertsonentzako garrantzitsuena dela elkar ikustea, elkartzea eta partekatzea, besteekin elkartzeak gure burua, besteak eta inguruan dugun mundua hobeto ezagutzen laguntzen digulako.
Ni naiz zu zarelako, zu zarelako naiz ni. Izaki interdependenteak eta erlazionalak gara. Beste pertsona batekin elkartzea oinarrizko gertaera bat da guretzat. Hori dela eta, ikasturte honetan eskolan ditugun elkartze garrantzitsu horiek berreskuratu nahi ditugu. Errespetuan, hurbiltasunean, senidetasunean eta bestearen zaintzan oinarritutako harreman onen artisauak izan nahi dugu.
​
Lehenengo hiruhilekoan, berriro ikusten eta elkartzen garela ospatu nahi dugu, batez ere. Besteari harrera egiteko unea da, adiskideari eta bereziki berria denari.
​
Bigarren hiruhilekoan, besteekin elkartzea aberasgarria eta eraikitzailea dela landuko dugu; elkartzeak laguntzen digu gure burua ezagutzen, hazten eta gure baitatik ateratzen.
​
Hirugarren hiruhilekoan, harremanak eta elkartzeak irekitzera gonbidatuko zaituztegu, hurbil dagoenaz eta ezagutzen dugunaz haratago joateko. Beste errealitate batzuk ezagutzen hastea, bereziki zaurgarriagoak diren batzuk.
Aurtengo ikasturtean, osasun egoerak uzten badigu, norbaitek esaten badizu: WhatsApp idatziko dizut, deituko dizut? Edo, bideokonferentzia bat egingo dugu? Guk zera esango dugu, “Hobe elkartzen bagara”, eta goza dezagun bestearekin elkartzeko aukera paregabeaz. Ikasturte zoriontsua opa dizuegu, elkartze eta harreman onez betea.