Normalkuntza izeneko lan taldea osatzen dugunok ikastetxeko euskararen erabilera eta kalitatea indartzea eta zabaltzea dugu helburu. Etapa ezberdinetako irakasleok osatzen dugu taldea eta gure asmoa bete nahian, hainbat ekimen antolatzen eta luzatzen dizkiegu ikastetxeko eremuan mugitzen diren eragile guztiei, besteak beste, irakasle, ikasle, zuzendaritza, guraso, begirale eta administrazio eta zerbitzuetako langileei.
Eusko Jaurlaritzako ( Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila) Ullibarri programaren babesa dugu eta horrek hizkuntz normalkuntzako proiektu bat 4 urtean behin, urteko plan bat eta urteko memoria bat gure ikastetxeak izatea du ondorio nagusi. Gure formakuntzan laguntzen gaituzte eta Euskal Herriko ikastetxe ezberdinen arteko lankidetza bultzatzen du.
Euskararen giltza, elkarrekin mintza
Euskaraldia
Euskararen eguna
Olentzero eta Mari Domingi
Agate Deuna
Korrika
Ikasleen batzordea
Idazkaritza
Bilduma
Batxilergoko azken etapa honetan, garrantzi berezia hartzen du prestakuntza akademiko sendoa eskuratzeak, ikasleek goi-mailako ikasketetarako sarbidea izateko eta horiek bermeekin burutu ahal izateko, unibertsitateko nahiz lanbide-heziketako ikasketak alegia.
Bi mailetako bakoitzean 5 lerro ditugu, eta bi hizkuntza-eredu (A eta D). Ikasleek Zientzien, Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien ibilbideen artean aukeratu ahal izango dute beraien prestakuntza bideratzeko. Hautazko irakasgai espezifikoen eskaintza zabala dute ikasleek (12 bat maila bakoitzeko), beraien etorkizuna zehazten joateko.
Gainera, badakigu funtsezkoa dela ikasleak gidatzea eta orientatzea, bai goi-mailako ikasketen aukeraketan, bai eremu pertsonalean. Helburu horretan lan egiten du orientazio psikopedagogikoko sailak, baita tutoreek ere astero ikasleekin egiten dituzten banakako tutoretzen bitartez