

Batxilergoa
Batxilergoko azken etapa honetan, garrantzi berezia hartzen du prestakuntza akademiko sendoa eskuratzeak, ikasleek goi-mailako ikasketetarako sarbidea izateko eta horiek bermeekin burutu ahal izateko, unibertsitateko nahiz lanbide-heziketako ikasketak alegia.
Bi mailetako bakoitzean 5 lerro ditugu, eta bi hizkuntza-eredu (A eta D). Ikasleek Zientzien, Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien ibilbideen artean aukeratu ahal izango dute beraien prestakuntza bideratzeko. Hautazko irakasgai espezifikoen eskaintza zabala dute ikasleek (12 bat maila bakoitzeko), beraien etorkizuna zehazten joateko.
Gainera, badakigu funtsezkoa dela ikasleak gidatzea eta orientatzea, bai goi-mailako ikasketen aukeraketan, bai eremu pertsonalean. Helburu horretan lan egiten du orientazio psikopedagogikoko sailak, baita tutoreek ere astero ikasleekin egiten dituzten banakako tutoretzen bitartez
Goi-mailako ikasketetarako
prestatu eta gidatuko ditugu
ETAPAREN EZAUGARRIAK
Banakako tutoretzak
Tutoreen taldeak astero saio bat izaten du ikasleekin banakako tutoretzak egiteko, laguntza akademiko eta pertsonal hobea emateko helburuarekin.
HIZKUNTZA EREDUA
A eta D ereduak eskaintzen ditugu. D ereduko ikasleek gutxienez orduen %50 euskaraz egingo dituzte, Batxilergoa amaitzean B2 ziurtagiria lortuko dutela bermatuz.
Hautazko ikasgaien eskaintza zabala
Hautazko irakasgai espezifiko ugari eskaintzen dizkiegu ikasleei, beraien ibilbidea eta goi-mailako ikasketetarako prestakuntza diseinatzeko aukera ematen diena. Batxilergoko bi mailetako bakoitzean 2 irakasgai espezifiko aukeratu ahal izango dituzte, gutxi gorabehera 12 irakasgairen artean.
Hizkuntza-kultura trukeak
Batxilergoan elkartrukeak eskaintzen ditugu Frantzia, Alemania eta Txinako ikastetxeekin, hizkuntza horietan komunikatzeko gaitasuna sustatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko. Elkartrukeak atzerriko bigarren hizkuntza horietako bat ikasten ari diren ikasleei zuzenduta daude.
Hizkuntzak lantzeko irakasle natiboak
Ingelesa irakasgaiaren asteko ordu batean, hiru taldetan banatzen dugu ikastaldea, talde txikian eta irakasle natiboekin lantzeko ingeles mintzamena.
Digitalizazioa
1x1 proiektuan, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat darabil ikasteko tresna gisa, eta hezkuntza baliabide digitalak aprobetxatzen dituzte irakasgaietan.
Orientazioa
Orientatzaile espezifiko bat dugu Batxilergoko etapan, gure ikasleei laguntzeko, bai alderdi akademiko-profesionalari dagokionez, bai alderdi pertsonalari dagokienez.
Lehen hiruhilekoan, "Unibertsitateen eta lanbide-heziketako zentroen azoka" bat egin genuen, etorkizuneko ikasketak aukeratzen laguntzeko.
PROEIKTUAK
Musutruk - Boluntariotza
Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako boluntariotza proiektua da Musutruk, astero gure hiriko elkarte eta kolektibo desberdinekin elkarlanean aritzeko aukera ematen diena, besteak beste Cáritas, Down Araba, Asafes, Berakah, Aspace, Itaka, Apdema, Lorea Zaharren Egoitza, Accem...
VEC
Beren emozioak sentitzen eta ezagutzen laguntzen diegu, eta besteengan duen isla antzematen. Giro bat sortzen dugu une bakoitzera egokitutako emozioa senti dezaten. Baliabideak jartzen ditugu, arrazoitik pasatu gabe emozioa aldatzen ikasteko, eta hainbat egoeratara egokitze aldera pertsona malguak izaten laguntzeko.