DBH
Bigarren hezkuntzako etapa osoan, tutore taldekook eta gainerako irakasleok ikasleen ondoan gaude, eta beren garapen akademikoan eta pertsonalean laguntzen diegu.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren erdigunean jartzen ditugu ikasleak. Arazo-egoeren eta proiektuen bidez, eta curriculum edukien bitartez, zeharkako gaitasunak eta diziplina gaitasunak garatzen ditugu.
Sustatzen ditugu pertseberantzia, lanerako jarrera eta autonomia, baita ikasleen inplikazioa ere jardueretan.
Azken batean, apustu egiten dugu gure ikasleen heziketa osoaren alde, bizitzaren alor guztietan gara daitezen.
Beren garapenean laguntzen diegu
Gabonetako jaialdia
Bisitaldiak museo eta antzokietara
Ikasturte amaierako irteera naturaguneetara
ETAPAREN EZAUGARRIAK
Metodologia
aktiboak
​
Arazo-egoeren eta proiektuen bidez, saiatzen gara ikasleak beren ikaskuntza prozesuan inplika daitezen. Gaitasunak garatu eta ezagutzak eskuratzen dituzte, eta lankidetzaren espiritua sustatzen dugu haiengan, helburu bera duen talde bateko kide gisa.
hizkuntza eredua
​
Ikasleek B ereduan egiten dute DBH, gutxienez orduen % 50 euskaraz, eta horrek bermatzen du B1 ziurtagiria 4. maila amaitzean. Gainera, Batxilergoa D ereduan jarraitzen dutenek B2 ziurtagiria lortzen dute.
Hautazko
eskaintza
​
Hautazkoen multzo zabala eskaintzen dugu etapan zehar, aipatzekoak izanik bigarren atzerriko hizkuntzak (alemana, frantsesa eta txinera).
Hizkuntza-kultura trukeak
​
DBH4n, trukeak egiten ditugu Polonia eta Ingalaterrako ikastetxeekin, ingeles gaitasuna indartzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko.
Hizkuntzak lantzeko
irakasle natiboak
​
Ingelesa irakasgaiaren asteko ordu batean, hiru taldetan banatzen dugu ikastaldea, talde txikian eta irakasle natiboekin lantzeko ingeles mintzamena.
Digitalizazioa
​
1x1 proiektuan, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat darabil ikasteko tresna gisa, eta hezkuntza baliabide digitalak aprobetxatzen dituzte irakasgaietan.
Orientazioa
​
Orientazio psikopedagogikorako talde zabala dugu, gure ikasleei laguntzeko, bai alor akademikoan bai pertsonalean.
PROEIKTUAK
Potentzia plana​
Potentzial handiko ikasleentzako plana. Esku hartze bereziak egiten ditugu ikasgelan, eta aberaste ikasgela bat daukagu, ikasle hauen talentua garatu eta indartzeko.
Programazioa eta robotika
​
Programazio eta robotika jarduerak eta proiektuak egiten ditugu tailerrean, Teknologia irakasgaian, eta gure ikasleen gaitasun digitala garatzen laguntzen du horrek.
VEC​
Beren emozioak sentitzen eta ezagutzen laguntzen diegu, eta besteengan duen isla antzematen. Giro bat sortzen dugu une bakoitzera egokitutako emozioa senti dezaten. Baliabideak jartzen ditugu, arrazoitik pasatu gabe emozioa aldatzen ikasteko, eta hainbat egoeratara egokitze aldera pertsona malguak izaten laguntzeko.