top of page
casita_negativo1tinta%20gris_edited.png

Pastorala Hezkuntza Proiektuaren muinean dago. Geure sortzetiko jatorrietan dago berri ona garai bakoitzeko gizon eta emakume guztiei eramatea. Pastoralarekin, gure ikastetxeak irakaskuntza zentroak baino zerbait gehiago izatea nahi dugu; hain zuzen ere, gure ikasleek Jesus Nazaretekoa pertsonaren eta horrek dakartzan balioen aldeko hautua egin dezaketen tokia.

 

Haur eta gazteak heztea da gure egitekoa, gizon eta emakume gisa erabat garatu daitezen eta beren bizitzari zentzua aurki diezaioten pertsonaren eta munduaren ikuspegi kristau batean, balio kristauetan oinarritutako hezkuntza integral baten barruan. Pastoralak gure hezkuntza ekintza guzti-guztiak hartzen ditu eraginpean, eta fedearen deiari erantzun librea eman diezaion nahi dugu.

 

Atea zabalik dago, ezagutu gaitzazun. Nahi duzunean etor zaitezke.

capilla.png

  Pastoralgintza  

INFANTIL

HAUR HEZKUNTZA

“Erlijio esnaera”rekin hasten gara, eta hiru subjektu eratzen ditugu: haurra, familia eta ikastetxeko hezitzaileak; eta hiru toki: ikasgela, oratorioa eta kapera. Etapa honetan, oinarrizko jarrera kristauak garatzeari erreparatu behar zaio bereziki: konfiantza, esker ona, poza, barnekoa entzutea, harrera eta elkartasuna. Ezinbestekoa da familiekin harreman zuzena izatea, haiekin batera parte hartzen baitugu liturgia garaietako ospakizunetan: abendualdia, garizuma eta Mariaren hilabetea. 

 

Eguna hasteko goizetako otoitza egiteaz gain, 15 egunean behin Oratorio edo otoizlekura joaten dira gure neska-mutilak. 

oratorio.001.jpeg

Pastoralaren ateak zabaltzen dizkizugu

Kanpainak

Domund

Kilo kanpaina 

​Indarkeriari ez arren eta bakearen nazioarteko eguna
Solidario kanpaina garizumean

logo pastoral positivo copia.png
12.png

Arduraduna

PRIMARIA

LEHEN HEZKUNTZA

Gure neska-mutilei Jesus eta Mariarekin ADISKIDETASUN harremana izateko aukera eskaintzen jarraitu nahi dugu. Sei urte horiek garrantzitsuak dira eta, gurasoekin batera, haurren Fedearen hazkundearen erantzunkide garela sentitzen dugu.

​

Curriculumeko ordutegitik kanpoko ekimenak ere eskaintzen ditugu, Fedean hezteko bide honetan gehitzeko: haurren katekesia eta Correcaminos edo Bidelaria.

DBH

Gure ikasleen ondoan egoten jarraitzen dugu beren erlijio bizipenen bidean, betiere beren esperientzietan oinarrituta, pertsona eta kristau diren aldetik.

Ospakizun, otoitz, bizikidetza jarduera, jardun espiritual… bakoitza ilusio handiarekin prestatzen du pastoralaren taldeak. 

Etapa honetan hasten da laguntza pertsonala lantzen; izan ere, pertsona bakoitza espiritualki bideratzen eta zaintzen hasten baikara, bakoitzaren erritmoaren arabera.

​

DBHn, GERTUTIK ikastetxeko elkartasun taldeak abiarazten dituen kanpainetako batzuetan parte hartzen dugu: kiloaren kanpaina, elkartasun astea eta abar. Eta curriculumaz kanpoko arloan, Elkarbidea Fede taldeak eskaintzen dizkiegu ikasleei.

convivencias.jpg
ESO

BATXILERGOA

Intentsitate handiko 2 urte dauzkagu aurrean, gure ikasleen bizitzan biziki garrantzitsuak izango diren 2 urte; aldi horretan, erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzte eta beren bizitzari zentzua emateko lagungarri izango diren esperientziak bizi izango dituzte. Etapa honetan, ikaslea Fedean ontzea eta Jesusekin bat egin dezan ahalbidetzea da helburu pastorala.  Pastoralaren pedagogia esperientzian oinarritzen da, ikasleak esperimenta dezala, bizi dezala eta bidea egin dezala gizaki eta kristau den aldetik.

​

Goizetako Otoitzarekin batera, etapa honetan elkartasun kanpainetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu, jardun espiritualak, proiektu misiolariak, boluntariotzako esperientziak (MUSUTRUK), otoitzak, barneratzea… Curriculumaz kanpoko arloan ere, Elkarbidea eskaintzen da.

BACHILLERATO
bottom of page