top of page
casita_negativo1tinta%20gris_edited.png

Elkarbidea talde bat da, Espainiako obra marianisten Guinomai proiektuaren baitako fedean hezteko taldea. Esperientziatik abiatuta fedean heztea eskaintzen du.

​

Ostiralero biltzen da Elkarbidea taldea, mailaren arabera, eta ikasturte osoan hainbat jarduera antolatzen dira: gau ekitaldiak, bizikidetza saioak, eukaristiak... Eta ikasturtea ezin hobeto amaitzeko, udan hainbat proposamen egiten dizkiegu neska-mutilei: DBHko 1. mailatik 4. mailara bitartekoei kanpaldia Pirinioetan, egun ibiltariekin; Batxilergoko 1. mailan Done Jakue Bidea; eta Batxilergoko 2. mailan auzolandegi bat. Azken maila horretan, gainera, urrats garrantzitsua egiten dute Jesusen jarraitzaile moduan, konfirmazio edo sendotzaren sakramentuan BAI esanez.

​

Elkarbidea gure ikastetxearen nortasunaren bereizgarrietako bat da, lehenik proiektuaren zentzuagatik, eta bigarrenik gure ikasle askok parte hartzen dutelako proiektuan DBHko eta Batxilergoko etapetan.

Bidea elkarren ondoan eginez zurekin

  Gertutik   

gertutik.png
mapa GERTUTIK 22-23_cast.jpg
bottom of page