

Lehen hezkuntza
KONPETENTZIAK garatzen ditugu diziplinakoak eta zeharkakoak, metodologia AKTIBOEN bidez.
Problema egoeren eta diziplinarteko proiektuen bidez lan egiten dugu, eta, horrela, ikasleak beren ikaskuntzan inplikatzen dira, berentzat adierazgarriak diren mundu errealeko proiektuen bidez. Metodologia horrekin, konpetentziak garatu, ezagutzak eskuratu eta lankidetzaren zentzua garatzen dute, lan kooperatiboaren bidez helburu jakin bat bete behar duen talde bateko kide baitira. Era berean, pentsamendu kritikoa eta sortzailea hobetzen dituzte zeregin desberdinen bidez eta azken produktuak lantzean, eta pentsamendu errutinen eta trebetasunen bidez pentsatzen ikasten dute.
Haurrak protagonista
Gabonetako jaialdia
Inauteriak
San Blas
Santa Ageda
Prudentzio Deunaren erretreta
Aitona-amonen eguna
Bisitaldiak museo eta antzokietara
Bisitaldia Floridako liburutegira
Ikasturte amaierako irteera naturaguneetara
GURE LAN EGITEKO MODUA
Irakurketa-idazketa lehenengo zikloan
Proiektuen araberako lan metodologian, Ikasguneak, irakurketa-idazketa lantzen dugu eta zientzia eta gizarterako konpetentziak hari gidari gisa erabiltzen dira. Proiektua garatzean, arterako konpetentziak eta konpetentzia digitalak hizkuntza, zientzia, gizarte eta herritartasunerako konpetentziak osatzen dituzte.
Psicomotrizitatea
Bernard Aucouturier-en psikomotrizitate praktikaren bitartez, jarduteko plazeretik pentsatzeko plazerera igarotzen dira. Adierazkortasun motorra, jolas sinbolikoa eta antzezpena edo adierazkortasuna lantzen dira. Hezitzaileak lagundu egiten du, “pertsonarengan sinesten du”, harrera enpatikoa egiten du.
Euskara talde txikiak
1. eta 2. mailetan, astean ordubetez taldea erdibitzen dugu,hizkuntzarako konpetentzia aberasteko, ulermen eta ahozko adierazpenaren arloetan. Etapako gainerako mailetan, hamabostean behin egiten dira talde txikiko saioak.
Ingelesa talde
txikiak
Lehenengo hiru mailetan, irakasle natiborekin egiten dugu lan. Etapa osoan zehar, astero irakasle natiboak dituzten taldetan erdibitzen dira.
Singapur matematika
Matematikarako konpetentzia lantzen da, bizitzako egoera zehatzen bidez. Problema edo istorio baten inguruko eztabaida batetik abiatuta, eztabaidatu, hitz egiten eta istorio berari irtenbide bat baino gehiago emateko aukera eskaintzen da.
Pentsatzen eta matematika egiten laguntzen da, galderen eta manipulatzeko materialaren bidez.
PROEIKTUAK
Antzerkia ingelesez
Ingelesa antzerkiaren bitartez eta antzerkian ikasteko helburua duen esperientzia
Lotura emozional kontzientea
Emozioak sentitzen eta ezagutzen laguntzen diegu, beraiengan nahiz besteengan. Baliabideak ematen dizkiegu emozioa aldatzen ikasteko eta pertsona malguak izaten laguntzen diegu, egoera desberdinetara egokitzeko.
TAILER
DIGITALa
Etapako maila guztietan, tailer digitaleko, programazio eta robotika saioak egiten ditugu, ikasleen konpetentzia digitala garatzen laguntzeko.
Liburutegia
Asteko saio bat irakurtzeko ohitura garatzeko eta literatura gozamen eta ezagutza iturri gisa baloratzeko. Era berean, idazleekin topaketak, idazketa tailerrak edo haur literaturako kontakizun berrien aurkezpenak egiten ditugu.