Kirola erreferentzia bat da ikastetxean ez ezik, hirian ere. Ikasleen % 50ek baino gehiagok kirolen bat egiten dute, eta eskaintza zabala dute aukeran.
Haur Hezkuntzan arte martzialak edo gimnastika erritmikoa eskaintzen ditugu. Lehen Hezkuntzan eskaintza zabalagoa da, kirol hastapenekin; ikasleek hainbat kirol probatzeko aukera izaten dute, bakoitzetik zerbait ikasi eta, hartara, gero kirol bat hautatu dezakete.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera kirol bat aukera dezakete: saskibaloia, futbola, irristaketa edo boleibola.
​
Espainiako ikastetxe marianista guztietako kirolaren dokumentuan jasotzen denez, kirolaren bidez hezten dugu. Zeren esfortzuaz, lan pertsonalaz, superazioaz… gain, kirolak gure neska-mutilei irakatsi behar dizkiegun balio ugari ematen ditu, hala nola kidetasuna, talde sentimendua, konpromisoa, higienea…
Kirola beti zurekin #gomarias
Kirola
​
Futbola - Javier Barrio / Borja Pinedo
​
Irristaketa - Patxi Peula
​
Boleibola - Leyre Barrón